Euskadi Ta Askatasunaren agiria.
EUSKALDUNON EGUNKARIAk argitaratua 2003ko urtarrilaren 4a.
ETAk, nazio askapenerako euskal erakunde sozialista iraultzaileak bere gain hartzen du agiri honen bidez Angel Lete Etxaniz legazpiarraren burkidetza. Cabo Verdeko atzerriko babesean 1985ean Frantzia eta Espainiak deportatu ondoren, azken 17 urte hauetan bizi zen Angel burkidearen heriotzak eragin digun samina eta zirrara agertzearekin batera, bere senitarteko eta lagunei gure ageriko doluminak eman nahi dizkiegu. Agur eta ohore Angel gudariari!
Bestalde, ondorengo ekintza, enfrentamendu eta ekimenen berri ere eman nahi dugu Agiri honen bidez:
- Gure gain hartzen dugu Abenduaren 3an, Nafarroaren egunean, Santanderren (Espainia) Espainiako delegaritza, Espainiako Correos eta Espainiako Ogasun Ministeritzaren ordezkaritza azpiko parking batetan lehergailuz betetako auto batez egindako ekintza. Eztandak kalte materialak eragin zituen.
- Abenduaren 17an, Collado Villalba (Espainia) herrian ETAren gudariak Euskal Herriaren askatasunaren aldeko borrokan ari zirela Guardia Zibilekin izandako enfrentamentuaren ondorioz Gotzon Aranburu burkidea larriki zauritu zuten. Tiroketaren ondorioz ere guardia zibil bat hil eta beste bat zaurituta gertatu ziren.
- Gure gain hartzen dugu ere Europar Batasuneko estatuek, AEBk eta Australiak Espainian dituzten enbaxadetara, hala nola hainbat tour-operadore eta aereolinea garrantzitsuei beren herritar eta bezeroak Espainiara turismoa egitera joateak izan ditzakeen arriskuez ohartarazi ditzaten. Espainiako turismo-industria gure erakundearen ekintza armatuen helburu baita.